Azpeititik Antiguara, Mikel Goñirekin neurtzera

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko aza. 11a, 18:11

Donostiako Antiguan pilota partida berezia antolatu dute azaroaren 12rako. Ugandako Proiektuen Alde izeneko elkartearen alde jokatuko dute, 22:00etan hasita. Mikel Goñi izango da partidako protagonistarik ezagunena. Kopetasekin bikotea osatuz jokatuko du baztandarrak, Aranburu II.a eta Fernandezen kontra.

Baina Azpeitiarekin ere badu lotura biharko neurketak. Hain zuzen ere, Goñiren kontra arituko denetako bat, Joxemai Aranburu, Aranburu II.a, Azpeitian bizi da. Aranburu Antiguakoa da izatez, eta hango pilota eskola ordezkatuz aritzen da afizionatu mailako txapelketetan; Gipuzkoakoan, esaterako.