Azkargortaren iritzia mundialaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko uzt. 10a, 11:07

Berria-k hainbat euskal futbol entrenatzaile elkarrizketatu ditu Hegoafrikako Munduko Kopari buruz, eta haien artean da Xabier Azkargorta. Honatx elkarrizketa hori.

Nolakoa izango da finala? Zein da irabazteko faboritoa?

Espainia da faboritoa, baina Alemaniaren aurka baino zailtasun gehiago izango ditu. Herbehereek zelai erdian falta gehiago egiten dituzte, oztopo gehiago jarri... Euren jokoa ez da Alemaniarena bezain garbia, eta epaileak garrantzia izango du hor.

Aztertu finaleko bi selekzioak, mesedez.

Herbehereak atzealdean makal samar dabiltza. Niri esan balidate Munduko Kopako finalera iritsi den talde batean Heitingak hasieratik jokatzen duela, ez nuen sinetsiko. Espainiak, berriz, erakutsi du aukera asko dituela: Torres ordezko bezala, Llorenteren lan ona... Eta Alemaniaren aurka Pedrorekin asmatu zuen. Futbolean ona da B plana izatea. Bada Espainiak orain C, D... planak ditu.

Zuk espero bezalakoa izan al da Munduko Kopa?

Entrenatzaile bulegari asko etxera joan dira; bestalde, Del Bosque pixka bat bulegari ere bada, ez baitu aldaketa handirik egin... Gero, freskotasun pixka bat gehiago egongo zela uste nuen...

Zer nabamenduko zenuke?

Nik azpimarratuko nuke beldur asko egon dela ia-ia bukaerara arte. Eta huts egin dutenen artean, selekzio afrikarrak. Ghana ondo ibili da, baina besteetan jokalariek ez dute benetan sinetsi entrenatzaileengan.

Zein jokalarik edo selekziok eman dizute atentzioa?

Alemaniako selekzioari, adibidez, gazteek jokatzeko modua aldatu diote.