Blog berria uztarria.com-en: Festa Herrikoien Batzordea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko eka. 30a, 15:06

Uztarria.com-eko blog komunikatatea handitzen doa. Hala, Festa Herrikoien Batzordeak blog berria egin du eta www.uztarria.com/blogak/festa_herrikoiak da blogaren helbidea. Festak antolatzeko egingo den batzar zabalaz idatzi dute lehenengo artikulua.

Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animatu!