Everest, aurreneko euskal mendizaleak, eta tartean azpeitiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mai. 14a, 11:05

Gaur (maiatzak 14) 30 urte bete dira euskal espedizio batek Everesteko gailurra lehen aldiz zapaldu zuela. Martin Zabaleta hernaniarra iritsi zen tontorrera, baina harako bidean hainbat espediziokide izan zituen bidelagun. Tartean, bi azpeitiar: Joxe Urbieta ‘Takolo’ eta Jose Ramon Arrue mendizaleak.

Uztarriak Joxe Takolori buruz ateratako liburuak jasotzen ditu espedizio hartako pasarteak, gora-beherak eta emozioak. Irakurtzeko klikatu hemen.