Luis Urangaren zezenak 2011ko saninazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mai. 8a, 14:05

Luis Uranga Realean 1992-2001 artean presidente izandakoak ganadutegia du, orain nobilloekin dabil zezenketetan eta datorren urtean hasiko da zezenekin: Azpeitian, saninazioetan. "Lekua ezinhobea da aurkezpena egiteko", zioen atzo elkarrizketa batean, eta dagoeneko hautatu ditu Azpeitian ateratzeko zezenak —"bikainak dira"—. Uranga urtero etortzen da saninazioetan zezenketetara, ikusle gisa.