Matxinbenta TVEren mapan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mai. 6a, 18:05

Teruel existitzen da... eta Matxinbenta ere bai. Atzo (maiatzak 5), TVEren lehenengo kateko eguraldiaren gaueko tartean, egunean zehar botatako euri kopuruez ari zirela, Euskal Herriaren zati bat hartzen zuen mapa jarri zuten. Mapan bizpahiru toki-izen besterik ez eta, horietako bat, Matxinbenta. Matxinbenta 26 irakurtzen zen, hain zuzen.

Ez dakigu ETB-n eguraldiaren gaineko saioetan Matxinbenta inoiz agertu ote izan den mapan; TVEn, bai. Eta zuzen idatzita, gainera.