Azpeitiko Inaxio Mari pelukeroaren irrintziak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko api. 22a, 11:04

Nikolas Zendoiak gaur El Diario Vasco egunkarian bere iritzi zutabean:

"(...) Irrintzilari kategoria aundikoak beti izan dira euskal lurraldeetan. Bai Bizkaian, bai Gipuzkoan eta gaiñerako lekuetan. Baiña ez naiz gai askoren izenak emateko. Bearbada oso adi ez naizelako egon. Naiz eta eztarriko klarin orren inbiditan bizi izan naizen beti.

Baiña irrintzilarietako baten izena ematen ausartuko nitzake: Azpeitiko Inaxio Mari pelukeroa. Ni amabost urtean Azpeitian bizi izana naizenez, nere geienetako pelukeroa edo ille-moztaillea bera izan bait zan. Madrillekoa baiño obea, gaiñera. Aspaldian ez det bere berririk. Zer modutan abil, Inaxio Mari? Onezkero zaar-itxura artzen ari aiz, ni ez ezik.

-Nun entrenatzen aiz, Inaxio Mari? -galdetu nion bein-. Nun egiten dituk irrintzi-ariketak, orrela sariak irabazteko?

-Ezak pentsa asko entrenatzen naizenik. Mozkortutako urrengo egunien, Komuntzo gaiñetiken dozenerdi bat botatzeixkiat Azpeitiyei begira, eta ori izaten dek nere entrenamentua".