“Etenik ez” Hizkuntza Politikarako sailean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko api. 20a, 16:04

Martxoaren 30ean izendatu zuten Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde, Ramon Etxezarretak (Urrestilla, 1954) kargua utzi ondoren. Auzmendik, orain, hitz eman du sailean ez dela aldaketarik izango, eta aurreko arduradunaren garaiko politika berarekin jarraituko duela: “ez da etenik egongo”. Auzmendik euskarazko komunikabideei buruzko adierazpenak ere egin ditu, eta azaldu duenez, krisi garaian egon arren, ez dituzte euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak jaitsiko.

Etxezarretak hamar hilabete egin zituen sailburuorde postuan, eta “deseroso” sentitzen zela eta, kargua uztea erabaki zuen. Hala ere, ukatu egin zuen lan taldearekin desadostasunak izan zituenik.