Azpeitiko apustu baten ondorioz ere hil zen aizkolari bat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mar. 30a, 17:03

Igandean Tolosako apustuaren ondorioz Joxemari Mendizabal aizkolaria hil zela-eta, historiara jo eta Azpeitiko apustu baten ondorioz ere aizkolari bat hil zela ikus daiteke. 1967an izan zen, eta Isidro Astigarraga Errekalde zendu zen, 26 urte zituela, Mikel Berakoetxearen aurka lehia gogorra izan eta egun batzuetara.

Ez zuen Errekaldek Azpeitiko aurreneko dema hura. 1961eko abuztuaren 27an, esaterako, Miguel Irazusta Polipaso eta biak neurtu ziren aizkora apustuan. 54 ontzako hamasei enbor ebaki behar zituzten, baina biak erretiratu eta apustua ezerezean geratu zen.