Guardiolaren erantzuna Azkargortari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mar. 27a, 10:03

Relatos del Mundial liburuaren aurkezpenean izan dira aste honetan Bartzelonan Josep Guardiola eta Xabier Azkargorta, eta solasaldi txikia izan zuten hedabideen aurrean 1994ko futboleko Mundu Txapelketaz —Azkargorta Boliviako selekzioko hautatzailea zen orduan eta Guardiola Espainiako taldeko jokalaria—. "Penaltitik egin zenuen gola, eta penaltia ez zen", esan zion Azkargortak. "Gainera, atezainaren hankartetik sartu zenuen gola". Guardiolaren erantzuna: "Zuloa ikusi nuen...".