Balmasedako ikastolaren sorreran, Azpeitiko andereño bat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko mar. 23a, 12:03

1972-73 ikasturtean sortu zuten Balmasedan Zubi Zaharra ikastola, hamahiru ikaslerekin, eta Joseba Agirre ikastolako lehendakari izandakoak herenegun Berria-ko Igandea gehigarrian zioenez, “Azpeitiko neska gazte bat etorri zen andereño, eskolak ematera”. Orduan Enkarterri eskualdea erabat erdalduna zen. “Mapari erreparatzea baino ez dago: guk Euskal Herriaren luzakin baten modukoa osatzen dugu. (Espainiako) Muga bi kilometrora dago, eta hori nabaritzen da”. Gaur egun “gauzak ondo” doazela dio Agirrek.