"Sicard da munduan etorkizun onenetakoa duen txirrindularia"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko ots. 4a, 19:02

"Romain Sicard da munduan etorkizun onenetakoa duen txirrindularia. Oso indartsua da. Gure ikurretako bat izango da". Hala esan du Berria-n Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadi taldeko managerrak Sicardi (Hazparne, 1988) buruz. Honek iazko irailean 23 urtez azpiko Mundialeko errepideko proba irabazi zuen, Suitzan, eta hau izango du bere lehen urtea Euskaltel-Euskadin.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. 5.500 lagun bizi dira Lapurdiko herri horretan.