'La Buena Nueva' filma Valparaison saritua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko urt. 12a, 18:01

Helena Taberna zuzendari nafarraren La Buena Nueva filmak beste sari bat jaso berri du. Oraingoan, Valparaisoko (Txile) Giza Eskubideen Nazioartek Zinema Jaialdian, Salvador Allende saria eman diote, Memoria Historikoa sailean. 2008an estreinatu zuten pelikula eta hainbat eszena Azpeitian grabatu zituzten, Euskal Trenaren Museoan hain justu. Hainbat azpeitiarrek aktore lanak egin zituzten, soldadu gisa.

Hona hemen pelikularen webgune ofiziala eta, euskarazko trailerra, berriz, hemen ikus dezakezu.