Blog berria uztarria.com-en: Xanjuandei Auzolanean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko abe. 8a, 15:12

Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Xanjuandei Auzolanean taldeak blog berria egin du eta www.uztarria.com/blogak/xjauzolanean da blogaren helbidea. Auzoan duten lokal publiko baten premiaz idatzi dute lehenengo artikulua.

Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!