741 preso politikoetatik sei, azpeitiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko urr. 23a, 13:10

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, 741 lagun daude egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboan. Horietatik sei, azpeitiarrak dira. Frantziako Estatuko espetxeetan bi azpeitiar daude: Iker Iparragirre (Bois D`Arcyn) eta Joseba Segurola (Osnyn). Espainiako kartzeletan hiru preso azpeitiar daude: Juan Karlos Arruti Paterra (Kordoban), Xabier Etxeberria Txapi (Soto del Realen, Madrilen) eta Jabi Agirre (Aranjuezen). Herrialde Katalanetan bat: Gotzon Aranburu (Villenan).

741 presoetatik 164 Frantziako Estatuko espetxeetan dauzkate sakabanatuta, 558 Espainiako Estatukoetan eta 19 Euskal Herrikoetan (Iruñean bat, Basaurin lau, Martutenen zazpi eta Langraizen zazpi).