Eric Olhatsen irudiak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko urr. 21a, 18:10

Eric Olhats (Hazparne, 1962) Realak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian daukan futbol begiraleari hiru hilabeteko kartzela zigorra jarri dio Akizeko Auzitegiak (Okzitania), adin txikiko mutil bati "irudi pornografikoa" bidaltzeagatik poltsikoko telefonoz. Iaz bidali zion argazkia, epailearen arabera. Era berean, Olhatsek ezingo du adin txikiko neska-mutilekin harremanik duen lanbideren batean aritu datozen hamar urteetan. Defentsak helegitea sartu du. Epaia behin betikoa izan artean Realak kargutik kendu du.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.