Labaka, Aranburu, Mendinueta eta Beobide 'Egunkaria'-ren epaiketaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko urr. 2a, 18:10

Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko jokalariak eta Hodei Mendinueta eta Jagoba Beobide Real Unionekoak Egunkaria-ren epaiketaren aurkako elkarretaratzean izan dira gaur (ostirala), Donostian. Hainbat kirolari egon dira pankartan, Egunkaria libre! lelopean.

Azaroan hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen.

Argazkian, Aranburu —ezkerretik laugarrena—, gaur, Donostian.