Hain zaila ote?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko ira. 30a, 14:09

Xabier Euzkitzek igandean Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako artikulua da behekoa.

Hain zaila ote?

Aurtengo uda astun samarra izan da. Ez egin duen beroagatik, nire zerbitzuak eskaintzen dizkiodan enpresaren zuzendaritzan izan diren aldaketak monotema bihurtu zaizkidalako baizik. Ehundik gora izango ziren KLKren etorkizunaz —etorkizunik ezaz, zehatzago esanda— gisa honetako komentarioak egin dizkidatenak: "Zer? Udazkenean ez duzue jarraituko, ala? Sozialistekin amaituko dira kalakak?".

Izan da aldaketarik EiTBn, ezin ukatuko dugu. Zenbait saio kendu egin dituzte, kazetari eta aurkezle batzuk kanporatu edo beste eginkizun batzuetara bidali, eta ildo editorialean ere sumatu dugu gauzak bestelakotzeko ahaleginik. Hasi besterik ez gara egin baina, guri dagokigunez, gauzak berdintsu daude. Beti saiatu izan gara benetako kalaka pizten, gure gizartearen alor eta alderdi guztietako sentsibilitateei ahotsa ematen. Zenbait eremuren soziologiak baldintzaturik, ikuspegi jakin batzuen defendatzaileak aurkitzea askoz zailagoa da. Edeozein gisaz, nekez leporatuko digu inork konstituzionalistei ahotsa emateko ahalegin zinezkoa egin ez izanik. Horretan dihardugu oraindik ere. (...)"