Hasi da udazkena, eta Ibai-Eder Nuarbeko urtegia, atzoko (astelehena) datuen arabera, %66,89 dago beteta. Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herriak hornitzen ditu. Hau da, 65.300 biztanle. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka Gipuzkoako handiena da.