Eta jesuitak, jakin gabe

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 28a, 11:07

Lehengoan genioen Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ez dela etorriko San Inazio bigarrenez Azpeitira (Udalak harrera egin ohi dio lehendakariari, eta meza ospatzen dute Loiolan). Uztarria.com-ek jakin duenez, jesuitek komunikabideen bidez jakin dute Lopez ez dela abuztuaren 1ean Loiolako ospakizunean izango; Jaurlaritzako Lehendakaritzak ez zien haren erabakiaz aurrez ezer helarazi, ezta gero ere.