Mendinuetaren eta Beobideren lorpena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko eka. 23a, 22:06

Real Union Irungo futbol taldeak Espainiako Bigarren A Mailara igotzea lortu zuen igandean —45 urtean egon da hortik kanpo—, eta arrakasta horren parte dira bi jokalari azpeitiar: Hodei Mendinueta defentsa eta Jagoba Beobide erdilaria. Mendinueta iazko udaran fitxatu zuen Real Unionek, Lagun Onaketik, eta Beobide Realak utzita aritu da.