Fernando Morillo literaturaz hitz egiten Valentzian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko aza. 10a, 13:11

Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko idazleak Valentzian elkartu dira asteburuan literaturaz hitz egiteko. Ostiralean hasi ziren jardunaldiak, Valentziatzo Centre de Cultura Contemporanea kulturgunean. 10:00etan hasi zen lehen mahai-ingurua, Berezko paiseiei buruz gaia hartuta. Larunbatean, Valentziatik Suecara abiatuko ziren kongresukideak. Ondoren, kultur etxearen areto nagusian, bigarren mahai-ingurua antolatu zuten, Esperientzia bera izenburupean. Arratsaldean testu literarioen irakurtzeari ekin zioten eta bertan Fernando Morillo azpeitiarrak parte hartu zuen,  Joseph Ballester, Igor Estankona, Manuel Forcadela, Vicenç Llorca, Elena Martinez, Elvira Riveiro, Maite Salords eta Anxos Sumai idazleekin batera.