Zaborraren udal zerga urtean bi aldiz ordaindu beharko da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urr. 13a, 11:10

Orain arte zaborraren udal zerga urtean lau alditan ordaintzen zen. Baina, datorren urtetik aurrera urtean lautan beharrean, bi alditan banatuta ordainduko da. Beraz, datorren urtea hasi aurretik, orain artekoa likidatuta izan nahi du Udalak. Hori dela eta, aurtengo azken bi ordainaldiak elkarrengandik nahiko gertu egingo dituztela aurreratu dute. Izan ere, urteko laugarren ordainaldia aurreratu egingo dute.