Urtegia, %74 beteta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ira. 26a, 17:09

Hasi da udazkena, eta udarak ez dio kalte handirik egin Ibai-Eder Nuarbeko urtegiari: irailaren 22ko datuen arabera, %74,59 dago beteta. Nuarbeko urtegiak, Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herriak hornitzen ditu. Hau da, 65.000 biztanle. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka —Gipuzkoako handiena da—.