Dionisio Aranzadiri agurra Loiolan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko uzt. 16a, 12:07

Joan den igandean hil zen Dionisio Aranzadi segurarra. Deustuko Unibertsitateko errektorea izan zen 1977tik 1986ra bitartean. Euskara errektoreordea ere izan zen. Aranzadi kargu horretan zegoela eman zituen Deustoko Unibertsitateak euskararen aldeko lehen pausoak, orduan sortu baitzen Euskal Filologia lizentziatura. Atzo, asteartea, Loiolan agurtu zuten segurarra, Loiolako basilikan egin baitzuten haren aldeko hileta elizkizuna.