Antonio Aristik asmatu du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko eka. 9a, 17:06

Antonio Aristi auto gidariak esan zuen Uztarria herri aldizkarian joan den maiatzeko zenbakian: "Denboraldi honetan lortu du pole bat (Robert Kubicak), eta hori adin horrekin ez du edozeinek lortzen. Nik uste, gainera, aurten karrera bat irabaziko duela”. Ondo ezagutzen du Aristik Kubica, hau 2005ean bere etxean bizi izan zelako, Urrestillan, Azkoitian Epsilonen egon zenean. 1 Formulako gidaria da duela bi urtetik Kubica, eta atzo (igandea) irabazi zuen hor bere aurreneko karrera, Kanadan. Asmatu du Aristik.

Sailkapen nagusian, aurrena jarri da Kubica. 42 puntu dauzka, eta ondoren laura ditu Lewis Hamilton eta Felipe Massa.