Labaka eta Lillo

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko eka. 2a, 13:06

Titular dabil gaur egun Realean Mikel Labaka, eta badu horretan zerikusia entrenatzailea Juanma Lillo izateak, elkar ondo ezagutzen dutelako: Murtzia Hirian egon ziren elkarrekin duela lau urte, talde hori Espainiako Bigarren A Mailan zela, Labakak lehengo astean Berria-n egindako elkarrizketan gogoratu zuen bezala: "Murtzia Hirian egin genuen topo elkarrekin. Niretzat oso garai berezia zen, lehen aldia nuelako etxetik kanpo. Babes handia eman zidan, eta denborarekin konturatu nintzen ez zela nire kasuan bakarrik, harreman onak zeuzkala jokalari guztiekin. Asko babesten ditu. Realean ere erakusten ari da. Horretaz gain, lan tekniko-taktikoak oso ondo menperatzen ditu, eta partidak oso ondo prestatzen ditu". Realak utzita joan zen Labaka Murtzia Hirira.