Inkestan galdera berria: "Ezer botatzen al duzu sanjoan sura?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 30a, 12:05

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Ezer botatzen al duzu sanjoan sura?" Ekainaren 23an izango da urteko gaurik luzeena eta leku askotan suak piztuko dituzte.

Aurreko galdera, “kirolik egiten al duzu?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %37,7ak ez du behin ere kirolik egiten. %19,46ak noizean behin egiten du, %25,5ek astean bi aldiz eta %17,45ak, berriz, egunero egiten du.