Blog berria uztarria.com-en: Azpeititik Palestinara

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko api. 10a, 16:04

Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Palestinako egoera lantzeko hainbat herrritarrrek sortu dute bloga. Israelgo estatuaren eskutik "Palestina sufritzen ari den jazarpena" ezagutarazi eta herritik "elkartasun bideak zabaltzea" dute helburu, Azpeititik Palestinara izenarekin martxan dute bloga.

Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!