Mikel Aranbururi, Euskadi Gaztea saria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mar. 30a, 11:03

Mikel Aranburu Realeko futbolariak Euskadi Gaztea saria irabazi du kiroletan. Oier Aizpurua piraguista eta Eunate Agirre body-boardlaria ziren beste hautagaiak, eta irratiko entzuleek Aranbururi eman dizkiote boto gehien. Atzo gauean jakinarazi zuten albistea, ETB1en egindako saio berezian. Aranburuk ez zuen saria jasotzera joaterik izan, Murtzian (Espainia) dagoelako Realarekin. Dena den, ETBrako adierazpenak egin zituen eta esan zuen ez zuela espero saria: "Izan ere, egongo dira beste kirolari batzuk meritu handiagoak egin izan dituztenak Euskadi Gaztea saria jasotzeko".