50 urtean fraide

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mar. 21a, 12:03

Ignacio Geretak 50 urte bete ditu fraide. Hain zuzen, igandean bete zituen 50 urte aurreneko meza eman zuenetik (Azpeitiko Parrokian izan zen), eta igandean bertan meza eman zuen herrian, Frantziskanoetan; jendetza zegoen elizan. Ez da 50 urte fraide daramatzan azpeitiar bakarra. Enparan kaleko Festa Batzordekoek oroigarri bat eman zioten, Geretak festetan meza ematen duela eta.