Azpeitiko biztanleak: 1996tik %2,6 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ots. 21a, 18:02

Azpeitiak, 1996an 13.536 biztanle zituen; iaz, 2005ean, 13.884. Beraz, aldi horretan, %2,6ko igoera izan du.

1996-2005 tarte horretan, Azkoitiaren biztanlegoa %2,5 igo da eta Beizama %5,5. Zestoa eta Errezil, aldiz, jaitsi egin dira: %1 eta %5, hurrenez hurren.

EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea) ateratzen duen Udala aldizkarian ikusi dugu erreportaia. EAEko herri guztietako biztanleriaren bilakera aztertzen dute, 1996tik 2005erako tarte horretan.