Blog komunitatea handituz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ots. 9a, 16:02

Interneten euskarazko blog komunitatea gero eta handiagoa da. Uztarria.com 2005eko urrian hasi zen blogekin, eta poliki-poliki blog komunitatea zabaltzen joan da. Epe laburrera, blog gehiago izango dira gurean.

Iritzi emaile asko dago sarean; neska hazpandar bat, esaterako (Azpeitia Hazparnerekin senidetuta dago 1984tik) Ameriketako Estatu Batuetan dago eta bertako argazki eta bizipenak Han Hazpandar bat Marylanden blogean azaltzen ditu.

Gogoratu, baldintza batzuk betez gero, edozein herritarrek izan dezakeela bere bloga uztarria.com-eko komunitatean. Animo, beraz.