Nolakoak garen...

Erabiltzailearen aurpegia uztarria.com (Enekoitz Esnaola) 2005ko aza. 16a, 15:11

Lehengoan azpeitiar gizonezko batek anbulatorioan lagunari: "Aurreko batean bat etorri zitzaidaan, ez ninduan ezagutzen, eta 'zer, protesisa jarri al ditek?', galdetu zidaan. Gero beste batek ea bizkarreko arazoak al ditudan. Eta beste batek ea hezurrak izorratuta al ditudan. Hi, heuk nahikoa ez eta, gainera, jendeak esaten dik zer daukaan! Etxera joan eta makulua aidean bota nian; ea jendea isiltzen den". Nolakoak garen, bai...