Donato Unanue eta ‘Egin’

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko urr. 26a, 13:10

"(’Zeruko Argia’-n) Nire ondoan zegoen langile batek, Donato Unanuek, martxan jarri zuen ‘Egin’. Hark esaten zuen bazela garaia egunkari bat egiteko, abertzalea, elebiduna... Lankide batzuk eraman zituen ‘Egin’-era, eta niri ‘Zeruko Argia’-n geratzeko eskatu zidan", esan zuen lehengo igandean ‘Berria’-n Mikel Atxaga kazetari beterano ezagunak. ‘Egunkaria’ sortu zenetik, makina bat azpeitiarrek lan egin dute euskarazko egunkarian, idazten eta bultzatzen, baina ‘Egin’-en sorreran ere izan zen azpeitiarrik protagonista, Mikel Atxagak garbi esan zuen bezala: Donato Unanue. Denak ere Euskal Herriko bertako komunikabideak sortzen eta garatzen lanean.