"20 peoi behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko urr. 15a, 13:10

Herrian kaleko hormatan daude paperak: "20 peoi behar dira. Azpeitiko enpresa baterako". Eta esaten da enpresak nahiago duela horiek Azpeitian edo Azkoitian bizi direnak balira. Beti behar izan da jendea lan klase horietarako (ere), baina kalean paperak jartzea ez da ohikoa. Zer esan nahi du horrek: gaur egun batik bat gazteek ez dutela lan klase hori egiterik nahi, ez delako erosoa? Edo ez dagoelako ondo ordaindua?... Kontua da lan horietarako kanpoko jendea ari direla hartzen, eta, agian, horregatik dago papera dena gazteleraz idatzita.