'Urola Kostako Hitza'-ri buruz gaur 'Bertatik Bertara'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko urr. 10a, 19:10



ETB1eko 'Bertatik Bertara' saiokoak Zarautzen, Urola Kostako Hitza-ren egoitzan izan dira gaur (astelehena), gauean erreportaia botatzeko (21:00). Izan ere, 'Hitza'-k eskualdean egunero 10.000 aleko tiradara heltzea lortu du (biharko egunkarian argitaratuko duen bezala), eta lorpen horretaz ariko dira Euskal Telebistan. Argazkian, Gari Berasaluze zuzendaria, Zarauzko egoitzan, galderei erantzuten.