Deserriko hitzak

Erabiltzailearen aurpegia Deserriko hitzak 2015ko api. 28a, 16:08
Badator urrunetik. Badator gutuna. \ Deserriko hitzak. Badatoz herrira. Gure herrira, Azpeitira. \ Deserriko hitzak. Deserriratuak izan diren azpeitiarren bizipenak eta errealitateak. \ Deserriko hitzak. Ezkutatzen saiatzen diren errealitateak agerian jarriz. \ Deserriko hitzak. Inoiz apurtu ezin izan duten loturaren adierazgarri. \ Deserriko hitzak. Horma eta barroteak gaindituz iritsi zaizkigu. \ Deserriko hitzak. Barroterik gabeko Karibeko erbestetik badatoz hegaz. \ Deserriko hitzak. Gure senideon sentimenduak paper batean tatuaturik datoz. \ Deserriko Hitzak. Gure lagunen egunerokoak deskribatuz. \ Deserriko Hitzak. Gure herria aske izateko borroka egiteagatik gure artean ez daudenen hitzak. \ \ Datozen hilabeteotan, herriko preso eta iheslari politikoen eskutitzak iritsiko dira Azpeitiko txoko desberdinetara. Deserritik herrira, distantziak txikituz, DESERRIKO HITZAK.