Tripontziaren zozketako sari nagusia Bilbon banatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2024ko urt. 25a, 14:46
Gure Eskuren Tripontziaren zozketako irabazleak. (Gure Esku)

Gure Eskuren Tripontziaren sari nagusia Diaspora serieko 5.255 zenbakiari egokitu zaio. Bigarren saria, aldiz, 19.057 zenbakiarentzat izan da.

Gure Eskuren Tripontziaren zozketako sari nagusia Bilboko Alde Zaharrean saldu da; Diaspora serieko 5.255 zenbakia izan da sariduna. Bigarren zenbaki sariduna Gasteizeko Lakua auzoan saldu da: 19.057 zenbakia, hain zuzen.

Zorionak! Tripontziarekin, batzuk saridun eta denok irabazle!