Gure Eskuren Tripontziaren txartelak eskuratu daitezke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2023ko abe. 13a, 16:05
Gure Eskuren Tripontziaren zozketako irudia. (Azpeitiko Gure Esku)

Azpeitiko hainbat tabernatan eta dendatan eskuratu daitezke Gure Eskuren Tripontziaren txartelak. Zozketa urtarrilaren 22an egingo dute. 

Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak eskuragarri jarri dituzte Azpeitiko hainbat tabernatan eta dendatan. Zozketa urtarrilaren 22an egingo da, eta hainbat sari lortzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek: 30.000 euroko saria; 2.000 euroko zazpi sari zenbaki bereko gainontzeko serieentzat; eta, 1.000 euro saritutako bigarren zenbaki eta serieentzat.

Txartelak honako establezimendutan erosi ahal izango dira: Rosa Urkizu kioskoan, Jaca dendan, Sugoi dendan, Lau-Bide tabernan, Mendizabal jatetxean, Bordatxo tabernan, Jym Clark tabernan, Urola Express tabernan, Intxausti harategian, Nekane janari dendan, Laratz tabernan eta Kili-Kolor kopistegian.