Dozenaka lagunek giza katearekin bat egin dute Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | Festak | Lotura
2018-06-03 08:12

Sanjuandegiko bizilagunek eta festa giroan ziren azpeitiarrek ere bat egin dute ekainaren 10eko giza katearekin. Astebete falta da Euskal Herriko hamaika txoko lotuko dituen egitasmorako, eta oraindik izena eman daiteke herrian bertan. Dakizuen bezala, Zumaia eta Getaria arteko errepidean izango gara azpeitiarrak datorren igandean, eta aste honetan Azoka Plazan mahaia jarriko dugu, astelehenetik larunbatera, izena eman eta zapia hartzeko. Honako hau da ordutegia:

Astelehena: 17:30-20:00.
Asteartea: 10:00-13:00 eta 17:30-20:00.
Asteazkena: 17:30-20:00.
Osteguna: 17:30-20:00.
Osteguna: 17:30-20:00.
Larunbata: 10:00-13:00.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa