Giza katea, babesa jaso eta jaso

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | Politika | Lotura
2018-05-30 16:12

Giza katea babesa jaso eta jaso ari da. Atzo bertan ia ehun lagun bertaratu ziren Artzubia kaleko Gure Esku Dagoren lokalera, giza katerako izena ematera. Eta horrenbestez, egun, 650 lagun inguru dira dagoeneko saretuta daudenak.

Aste honetan zehar Artzubiko lokalean eman daiteke izena. Arratsaldez, 17:30etik 20:00etara eta larunbat goizean, 10:30etik 13:00etara. Datorren astean, berriz, herriko plazan izango da izena emateko aukera. Asteburu honetan Sanjuandegiko festetan ere egongo gara.

Giza katera autobusean joatea gomendatzen dute haren antolatzaileek, eta ekainaren 3aren aurretik eman behar da joan-etorrirako izena; batez ere, logistika nahiz antolakuntza lanak errazteko.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa