Azpeitian ere eskura daiteke Tripontzi Urte Berriko zozketarako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2017ko abe. 14a, 09:55

Dagoeneko eskuragarri daude Tripontzi Urte Berriko zozketan parte hartu ahal izateko txartelak Azpeitian ere; Tripontzi Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko haizeak areagotzea helburu duen "loteria" da. Aurtengo honetan, gainera, Gure Esku Dagok eta Kontseiluaren elkarlanetik datorkigu zozketa.

Txartel bakoitzaren prezioa bost eurokoa da, eta zenbaki bakoitzak zortzi serie ezberdin ditu: Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Diaspora. Sariei dagokienez, 60.000 euroko sari nagusi bat izango du zenbakia eta seriea egokitzen zaion txartelak; 6.000 euro, berriz, zenbaki bereko gainontzeko zazpi serieen txartel bakoitzari. Zozketa notarioaren aurrean egingo dute saldutako txartelen artean, urtarrilaren 15ean.

Azpeitiko txoko askotan daude eskuragarri txartelak (behean zerrenda) eta herritarrak parte hartzera gonbidatzeaz gain, tabernei, kafetegiei nahiz bestelako denda guztiei eskerrak eman nahi dizkiogu.

Horrez gain, kalean ere ikusiko dugu elkar datozen egunotan! Egin ekarpentxoa erabakitzeko eskubideari eta zorte on guztioi!

Honako leku hauetan eros daitezke Tripontzi Urte Berriko zozketarako txartelak:

  • Aliur kafetegia
  • Amaia taberna
  • Aratzerrekako taberna
  • Kaleko Baigera
  • Berdea taberna
  • Eguzkitza taberna
  • Añota sagardotegia
  • Ertz taberna
  • Etxe Zuri taberna
  • Hartzubia taberna
  • Itzira kafetegia
  • Juantxo Txiki taberna
  • Korrale taberna
  • Lagun Onak
  • Bordatxo erretegia
  • Egaña gozotegia
  • Landeta jatetxea
  • Mendizabal erretegia
  • Kiroldegiko taberna
  • Laratz kafetegia
  • Hotel Loiola
  • Kiruri jatetxea
  • Nagaitz kafetegia
  • Uranga jatetxea
  • Mugari taberna
  • Orkatz taberna
  • Topa taberna
  • Trenbide kafetegia
  • Charles Chaplin taberna
  • Urola Express taberna
  • Lorea taberna
  • Inka gozotegia
  • Jim Clark taberna
  • Kantoi taberna
  • Niza taberna
  • Ongi Etorri jatetxea
  • Garoa taberna
  • Xiriako kafetegia
  • Zuhatz taberna
  • Bihur arropa denda
  • Jaca saltokia
  • Etxahun kioskoa
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri
  • Ina okindegia
  • Kimu Bat
  • Kiribil
  • Labe Txiki
  • Luma kopistegia
  • Nekane janari denda
  • Urrestillako estankoa
  • Egoki janari denda
  • Intxausti harategia
  • Iris mertzeria
  • Labe Txiki 2