Hitzarturen bideari amaiera emango dio Azpeitiko GEDk zapatuko ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2016ko aza. 8a, 11:14
Hitzartuko lantaldea.

11:30ean izango da ekitaldia, Sanagustin kulturgunean. Atzera begira jartzeaz gain, eta Hitzarturekin egindakoak errepasatzeaz aparte, aurrera begirako asmoak izango ditu hizpide Azpeitiko Gure Esku Dagok zapatuan.

Hilabeteak pasa dira ekainaren 5eko herri galdeketa egunetik. Orduan, Azpeitian, 16 urtetik gorako 4.781 herritarrek parte hartu zuten parte erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen hartan, boza emateko aukera zuten herritarren %39,37k. 

Ekainaren 5eko ajea igaro ostean, ikasturte berriari heldu dio berriro Azpeitiko Gure Esku Dagok, eta aurrera begira dituen asmoen berri emango du azaroaren 12an, 11:30ean Sanagustinen egingo duten ekitaldian. Atzo, gaur eta bihar? izenburupean, etorkizuneko asmoen berri emateaz gain, herri galdeketara arteko prozesua gogoratuko du Azpeitiko Gure Esku Dagok zapatuko ekitaldian, eta Hitzarturen faseari amaiera emango diote.