Gaurko lanak biharko erabakia ekarriko duen esperoan... eskerrik asko bene-benetan!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko eka. 24a, 18:54

Aurtengoan ere, oharkabean iritsi eta pasatu da ekaineko egun handia. Hiriburu desberdinetan, kolore guztietako aniztasuna. Baina guztiok koral kolorez jantzita.

Nola ez, eskerrak emateko unea da hau. Anoetara ikusle gisa joan ziren 724 azpeitiarrei, 40 danbor-joleei, 25 musikariei eta aulkietan eseri ez eta egunaren antolaketan zein aurreko egunetan boluntario gisan parte hartzeko erabakia hartu zenuten lagun guzti horiei (igandean bertan 100 lagun izan ziren). Atxikimendua eman eta oihaletan norbanako nahiz herri gisa ditugun amets eta desioak islatu dituzten 1.800 lagunei ere bai, nola ez!

Gehienek jakingo duzue zer den estadioetako aulki bakoitza betetzeak eskatzen duen aurre-lana, elkarrizketa, eta batzuetan nekea ere bai. Hala ere, pozik gaude, aulki hutsak geroz eta gutxiago direlako, eta asko izan zirelako bertaratu ziren herritarrak! Nahiz aulki horiek ere ehuntzeko borondatez josi behar ditugun. Beraz, ez dugu nolanahiko erronka aurretik, lan asko dugu egiteko. Baina ilusioa eta nahia ere bai.

Gaurko lanak biharko erabakia ekarriko duen esperoan…eskerrik asko bene-benetan!