Erabakitze eskubidearen ariketa praktikoak hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko ots. 26a, 10:22
Azpeitiko Gure Esku Dago urtean zehar antolatzen ari den ekimenei jarraipena emanez, atzo, otsailak 25, hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan genuen Sanagustin kulturgunean. Manu Gomez eta Joseba Martin aritu ziren hizketan, 'Erabakitze eskubidearen ariketa praktikoak: Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsultak' izenburupean. \ \ \"Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?\" galderari bozka bidez erantzuteko aukera izan zuten Arrankudiagako herritarrek horretarako antolatutako herri-kontsultan. Herri galdeketa deitzearen ideia \"modu naturalean\" sortu zela azaldu zigun Joseba Martin Ados plataformako kideak. Hamar urtez EAJ ordezkatuz Arrankudiaga-Zolloko alkate izandako Jose Aspiazuren laguna da Martin, eta elkarrekin Katalunia zein Eskoziako autodeterminazio prozesuez hitz egiten ari ziren batean bururatu zitzaien kontsultaren ideia. \ \ Herri-kontsulta antolatzea lan handia izan arren, hasieratik ilusio berezia sortu zuela herrian esan zigun Martinek, eta jendearen inplikazioari esker prozesua ondo baino hobeto eraman ahal izan zutela aurrera. Amaitzeko, argazki bilduma polita eskaini zigun Martinek, herritarren partaidetza eta ilusioaren erakusgarri. \ \ Etxarri-Aranatzen kasuan, prozesu luzeagoa izan zen Manu Gomezen esanetan. Era berean, herri galdeketak ikusmin handia sortu zuen Euskal Herriko zein nazioarteko medioetan. Kasu honetan, honako galdera egin zuten: \"Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?\". Eta, honakoa izan zen emaitza: Etxarri-Aranatzen %94 agertu zen independentziaren alde, %42ko parte hartzearekin. \ \ Herri-galdeketa antolatzeko prozesuan, une oro, gardentasuna zaindu eta ideologia desberdinak alde batera uzteak duen garrantzia azpimarratu zigun Gomezek. \ \ Zalantzarik gabe, bi esperientzia horiek adibide demokratiko ezin hobeak ditugu Azpeitian ere egunen batean herritarrei hitza eman ahal izateko. Edo zuzenagoak izanda, herritarrok dagokigun hitza hartu ahal izateko!