Gure Esku Dago-ren kanta joko dute plazan San Sebastian bezperako danborradan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko urt. 7a, 12:03

Bai danbor taldeek (gehiengo zabalak) bai Udaleko ordezkariek (aho-batez, Bidu, EAJ eta Hamakaibaten babesarekin) bat egin dute Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikaren proposamenekin eta, beraz, 2015eko danborradan predemokratikoa den erabakitzeko eskubidea presente izango da Azpeitiko plazan. Danborrek abeslariek lagunduta eskainiko duten abestiaren bidez, eta udaletxeko balkoian Gure Esku Dagoko ordezkarien presentziaz. Hemen duzue abestiaren danborradarako moldaketa:

Azpeitiko Gure Esku Dagok datorren San Sebastian bezperarako bi proposamen luzatu zituen duela aste batzuk. Bata, Azpeitiko danbor-joleei zuzenduta, taldeetako zuzendarien bidez. Bestea, berriz, Azpeitiko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztiei egina.

Lehenengoei San Sebastian bezperan, San Sebastian martxaren ostean plazan jo ohi diren katuekin batera, Gure Esku Dagoren abestia danborrek lagunduta jotzea proposatu genien. Festa giroan, modu alai eta atseginean aldarrikapenarekin bat egiteko modu egokia zela iritziz.

Azpeitiko Udalean ordezkatuta dauden alderdiei, berriz, gau berean, aldarrikapenarekin bat eginez, Gure Esku Dagoko kideak udaletxera gonbidatzea ideia egokia izan zitekeela helarazi genien.

Bai danbor taldeek (gehiengo zabalak) bai Udaleko ordezkariek (aho-batez, Bildu, EAJ eta Hamakaibaten babesarekin) bat egin dute Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikaren proposamenekin eta, beraz, 2015eko danborradan predemokratikoa den erabakitzeko eskubidea presente izango da Azpeitiko plazan. Danborrek abeslariek lagunduta eskainiko duten abestiaren bidez, eta udaletxeko balkoian Gure Esku Dagoko ordezkarien presentziaz.

Zer esan honen aurrean... Hau dela bidea! Azpeitiko taldekideok konbentzimendu osoa dugu denon artean ilusioz eta elkarlanean, herritarroi dagokigun erabakitzeko eskubidea lortuko dugula. Danborra joaz, oihalak josiz,abestuz, eguneroko bizitzan aldarrikapena txertatuz, lan eginez... Bakoitzak bere eremuan, eskutik eskura, elkarrekin, guztiona dena lortzeko bidean gara.

Azpeitiarrok momentu desberdinetan eman dugun erantzuna eredugarria izan da. Soreasu bete genuen 2014ko martxoan, ekainaren 8ko giza-katerako 1.600dik gora azpeitiarrek eman genuen izena; bertaratu, berriz, gehiago. Eskoziako erreferenduma festa giroan ospatu genuen. Eta beste hamaika hitzordutan ere erantzun oso positiboa eman da.

Hau da bidea. Eta bide honi jarraituz helmugara iristea, GURE ESKU DAGO!