Martxoaren 29ko grebarako deia egin ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mar. 21a, 10:26
Martxoaren 29ko grebarako deia egin du Azpeitiko ezker abertzaleak. \ \ Azpeitiko ezker abertzaleak ere \"kalera irteteko eta greba orokorraren harira iragarritako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu\" die herritarrei, martxoaren 29ari begira.\ \ \"Beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat beharrezkoa dela\" erakutsi behar du euskal jendarteak, Azpeitiko ezker abertzalearen aburuz, eta horretarako \"kalera irtetea beharrezkoa\" dela uste dute. \"Ez da besoak gurutzatuta egoteko unea, egiturazko krisi honetara eraman gaituen eredua aldatzeko unea heldu da, herritarrak ardatz izango dituen sistema eraikitzeko unea, argi baitago egungo ereduak porrot egin duela\".\ \ \"Burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko kalera irtetea\" eskatu dute ezker abertzalearen ordezkariek, \"Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko\". Lan harremanetarako euskal esparrua erdiestearen beharra \"gero eta garbiago\" ikusten dute, eta bide horretan euren \"konpromisoa eta borondate politikoa agertu nahi diogu euskal langilegoari, bizi dugun sistemaren krisi larri horri aurre egiteko eta egoera gainditzeko proposamena egiteko, justizia sozialean oinarritutako eredu sozio-ekonomiko alternatibo baten eraikuntzan aurrerapausoak egiteko\".