Zestoa – Arkeologia astea 2023 - Bihar, azaroak 23 osteguna

Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia.

Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako altxorrak benetan merezi dute.

Gonbidatuak zaudete denok bertara !!

Ondare arkeologiko oso aberatsa du Zestoako udalerriak, eta dozenaka kobazulo eta aztarnategi dira Urola bailarako herrialde honetan.

Paleolito garaikoak dira asko, baina baita Kalkolitiko, Brontze eta Burdin garaiko ugari ere.

Batzuk oso ezagunak, beste batzuk oharkabean pasatzen zaizkigunak.

Iñigo Arizagak eskainiko duen ikuspegi orokor horrek gure ondarea gehiago ezagutzera eramango gaitu, eta hortik sentsibilizatzera eta daukagun altxorra zaintzera.