Zestoa Arkeologia Astea

Bi hitzaldi eta azoka antolatu dituzte asteartetik igandera bitartean.

Zestoan Arkeologia Astea egingo dute azaroaren 21etik 26ra bitartean. Asteartean, Joseba Riosek eta Asier Gomezek Neanderthalak Euskal Herrian hitzaldia emango dute; ostegunean, Iñigo Arizagak Zestoako ondare arkeologiko aberatsa: ikuspegi orokor bat hitzaldia emango du; eta igandean, Azoka Herritik erakusketa egingo dute Zestoako plazan.